Bilaketaren emaitzak - Wolfe, Tom
Tom Wolfe
Tom Wolfe (Richmond, Ameriketako Estatu Batuak, 1930eko martxoaren 2a – New York, Ameriketako Estatu Batuak, 2018ko maiatzaren 14a) idazlea eta kazetaria izan zen. Saiakerak idatzi zituen, eta kazetaritza literarioaren aitzindari bat izan zen. nazioarteko ospea lortu zuen, XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen lehenengo bi hamarkadetan eragin handia izan zuelako, batez ere New Journalism mugimenduaren bitartez. Kazetaritza berriaren sortzaileetako bat zen Tom Wolfe kazetari eta idazlea, adituen esanetan. Errealitatea literatur baliabidez hornitu eta aberasteko korrontearen baitakoa zen Wolfen idazkera; fikziotik gertuko teknikak erabiltzen zituen, betiere errealitateari fidel agertuz.Wolferen lanak eta idazkera sakonak (ironiaz eta kritikaz betea) AEBko gizartearen eta kultura garaikidearen fenomenoak aztertzen ditu. Gizarte klaseak, kontrakultura, politika, kontsumismoa eta hiri-bizitza izan ziren haren obren gai nagusiak, eta Wolferen liburuak ezinbesteko testu literario bihurtu ziren, kazetaritza literarioaren eta narratiba modernoa ulertzeko. Wikipediatik informazioa lortu