Bilaketaren emaitzak - Waugh, Evelyn 1903-1966
Evelyn Waugh
Evelyn Waugh (Londres, Ingalaterra, 1903ko urriaren 28a – Taunton, Somerset, Ingalaterra, 1966ko apirilaren 10a) ingelesezko idazle eta kazetaria izan zen. Bere lehenengo eleberri historikoek Britainiar Inperioaren gainbehera kontatzen zuten. Abisinian gerra-kronikaria izan zen, eta Bigarren Mundu Gerran borrokatu zen.thumb|ezkerrera|alt=1=Canonbury Square east side|1=Canonbury Square east side|Canonbury Square; Waugh eta Evelyn Gardner (emaztea) bizi izan ziren lekua
Oxforden historia-ikasketak eginik eta aldi labur batez irakaskuntzan jardun ondoren, literatura-lanari lotu zitzaion erabat. Lehen eleberrietan umorea eta satira erabili zituen: ''Decline and Fall'' (1928, ''Gainbehera eta erorketa''); ''A Handful of Dust'' (1934, ''Eskutada hauts''); ''Scoop'' (1938, ''Berri handia''). 1939an, katoliko egin zen. Urte berean Royal Marines armadan sartu zen; Ekialde Hurbilean eta Jugoslavian borrokatu zen. Ondoko liburuetan antzinako Ingalaterraren nostalgia eta mundu modernoari buruzko garraztasuna nabarmendu ziren, satira ahaztu gabe: ''Brideshead revisited'' (1945, ''Brideshead-erako itzulia''); ''Men eta Arms'' (1952, ''Gizonak eta armak''); ''Officers and Gentlemen'' (1955, ''Ofizialak eta jaunak''); ''Unconditional Surrender'' (1961, ''Baldintzarik gabe errenditu''). Orobat, bidaia-liburuak ere moldatu zituen. Wikipediatik informazioa lortu