Bilaketaren emaitzak - Walsh, María Elena 1930-2011

María Elena Walsh

Maria Elena Walsh (Villa Sarmiento, Buenos Aires Handia, 1930eko otsailaren 1a - Buenos Aires, 2011ko urtarrilaren 10a ) poeta, idazle, kantautore, antzerkigile eta konpositore argentinarra izan zen, "Mito biziduna, kultur oparoa eta ia haur guztien blasoia".

Leopoldo Brizuela idazleak bere sorkuntzaren balioa azpimarratu du honako hau esanez: "María Elenak idatzitakoak bere generoan garai guztietako obrarik garrantzitsuena eratzen du, Lewis Carrollen ''Alizia'' ''lurralde miresgarrian'' edo ''Pinotxo''rekin aldera daitekeena. Obra horrek poesiaren eta haurtzaroaren arteko harremana ulertzeko modua irauli zuen".

Haurrentzako lanengatik ospetsua da, horien artean ''Manuelita la tortuga'' pertsonaia/abestia eta ''Tutú Marambá,'' ''El reino del revés'', ''Dailan Kifki'' eta ''El Monoliso'' liburuak nabarmentzen direlarik. Helduentzako hainbat abesti herrikoiren egilea ere bada, horien artean ''Como la cigarra'', ''Serenata para la tierra de uno'' eta ''El valle y el volcán''. Argentinako kantutegi herrikoia osatzen duten bere egiletzako beste abesti batzuk honako hauek dira: L''a vaca estudiosa, Canción de Titina, El reino del revés, La pajara Pinta, La canción de la vacuna'' (''El brujito de Gulubú'' bezala ezaguna), ''La Reina Batata, El twist del mono Liso, Canción para tomar el té, En el país de Nomeacuerdo, La familia Polillal, Los ejecutivos, Zamba para Pepe, Canción de cuna para un gobernante, Oración a la justicia eta Canción de caminantes.'' Bere disko aipagarrien artean ''Canciones para mirar (1963) eta Juguemos en el mundo (1968)'' daude. Latinoamerikako haur musikaren panoraman, Francisco Gabilondo Soler mexikarra eta Teresita Fernandez kubatarrarekin batera nabarmentzen da. Manuel García Ferrék haurrentzako zuzendutako ''Manuelita'' (1999) marrazki bizidunetako filma bere pertsonaia ospetsuan oinarritzen da eta bere abesti batzuk biltzen ditu.

Agertoki publikora jauzi egin zuen ''Otoño imperdonable'' poesia-liburua 17 urte eskasekin argitaratzearekin. Lanak garaiko literatur zirkuituetan errekonozimendua eta Juan Ramon Jimenezen babesa ekarri zizkion, honek Estatu Batuetan denboraldi bat pasatzera gonbidatu zuelarik. Esperientzia ez zen erraza izan egilearentzat, hainbatetan kontatu zuen bezala. Hala ere, bidaia hau izan zen bere autore formazioari bide emango zion zeharkaldi sorta baten lehena.

1948an La Platako literatur mugimenduan parte hartu zuen, Raúl Amaralek sortutako ''Ediciones del'' ''Bosque'' argitaletxearen inguruan. Argitaletxe honek bere obra poetiko batzuk argitaratu zituen. 1951 eta 1963 artean Leda y María bikotea sortu zuen Leda Valladaresekin batera eta 1985-1989 bitartean Raúl Alfonsín presidenteak Demokrazia sendotzeko Kontseilua osatzeko izendatu zuen. Bere ibilbide osoan zehar 20 disko baino gehiago argitaratu zituen eta 50 liburu baino gehiago idatzi zituen. Maria Elena Walshen kantutegia zabaldu zuten artisten artean Zupay laukotea, Luis Aguilé, Mercedes Sosa Jairo, Rosa León eta Joan Manuel Serrat daude.

Musikatik erretiratuta, kazetaritza artikuluak, telebistarako gidoi batzuk eta ''Novios de antaño'' eta ''Fantasmas en el'' ''parque'' eleberri autobiografikoak idatzi zituen.

Bere bizitzan zehar Leda Valladares folklorista, Maria Herminia Avellaneda zine zuzendaria eta Sara Facio argazkilaria izan zituen bikotekide bezala, azken hau 1980ko hamarkadaren hasieratik hil zen arte. Wikipediatik informazioa lortu
Findu emaitzak
  1. 1

    El reino del revés nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Argitaratua 2005
    Libro
  2. 2

    Versos tradicionales para cebollitas nork Walsh, Marìa Elena 1930-2011

    Argitaratua 2005
    Libro
  3. 3

    Hotel Pioho's Palace nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Argitaratua 2017
    Libro
  4. 4

    El reino del revés nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Argitaratua ©1985
    Libro
  5. 5

    El país de la geometría nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Libro
  6. 6

    Zoo Loco nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Argitaratua 2011
    Libro
  7. 7

    Angelito nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Argitaratua [197-?]
    Libro
  8. 8

    Doña Disparate y Bambuco nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Argitaratua 2010
    Libro
  9. 9

    Canciones para Mirar nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Argitaratua 2005
    Libro
  10. 10

    Manuelita ¿Dónde vas? nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Argitaratua 2011
    Libro
  11. 11

    Cuentopos de Gulubú nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Argitaratua 2011
    Libro
  12. 12

    El Reino del Revés nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Argitaratua 2011
    Libro
  13. 13

    Dailan Kifki nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Argitaratua 2011
    Libro
  14. 14

    Zoo loco nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Argitaratua 2011
    Libro
  15. 15

    Versos tradicionales para cebollitas nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Argitaratua 2011
    Libro
  16. 16

    Manuelita ¿Dónde vas? nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Argitaratua 2015
    Libro
  17. 17

    Hotel Pioho's Palace nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Argitaratua 2012
    Libro
  18. 18

    Verso tradicionales para cebollitas nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Argitaratua 2014
    Libro
  19. 19

    Tutú Marambá / nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Argitaratua 1966
    Libro
  20. 20

    Zoo Loco / nork Walsh, María Elena 1930-2011

    Argitaratua 1970
    Libro