Bilaketaren emaitzak - Vigotski, Lev 1896-1934
Lev Vigotski
Lev Semionovitx Vigotski (errusieraz Лев Семёнович Выготский ; Orsha, Errusiar Inperioa, gaur egun Bielorrusia, 1896ko azaroaren 17agreg./azaroaren 5ajul. - Mosku, Sobietar Batasuna, 1934ko ekainaren 11) psikologo bielorrusiarra izan zen, psikologia ebolutiboko psikologo esanguratsuenetako bat eta neuropsikologia sobietikoaren buruetako bat. 1960ko hamarkadan haren lana deskubritu eta zabaldu zuen mendebaldeko ingurune akademikoak.Bere obra askotarikoarengatik eta bere heriotza goiztiarrarengatik, Mozartekin parekatu dute psikologiaren arloan. Bere obraren ideia nagusiaren arabera, gizakien garapena elkarrekintza sozialaren terminoetan soilik uler daiteke.
Garapena tresna kulturalak barneratzean datza (hizkuntza, adibidez), hasiera batean gureak ez direnak baina gure gizataldearen baitan daudenak, hark transmititzen baitizkigu. Beraz, kulturak toki nagusia du Vigotskiren teorian. Wikipediatik informazioa lortu