Bilaketaren emaitzak - Trotsky, Leon 1879-1940

Leon Trotski

Lev Davidovitx Bronstein —; ''Lev Trotski'', Троцкий), Leon Trotski izenez ezagunagoa— (1879ko urriaren 26a (azaroaren 7a, gregoriotar egutegian) – Coyoacan, Mexiko, 1940ko abuztuaren 21a) errusiar-ukrainar iraultzaile komunista izan zen, jatorri judukoa.

Hasieran, mentxebikeak bazituen gogoko eta borroka ideologiko eta pertsonalak izan bazituen Vladimir Lenin buruzagi boltxebikearekin, Trotski izan zen Urriko Iraultzako antolatzaile giltzarrietako bat, eta, 1917ko azaroan, Errusian boterea hartzeko aukera eman zien boltxebikeei. Errusiako gerra zibilean, gai militarretan, komisario izan zen.

Brest-Litovskeko Itunaren bidez, Errusia Lehen Mundu Gerratik ateratzeko negoziazioak eraman zituen. Bere gain hartu zuen Armada Gorriaren sorrera, eta lorpen iraultzaileak behin betiko sendotu zituen atzerriko armaden laguntza eskas bati eta Errusiako gerra zibilean armada zuriei garaituz; Izu Gorria babestu zuen, eta Bandera Gorriaren Ordenarekin saritu zuten.

Gero, ezkerreko oposizioaren buru zela, politikoki eta ideologikoki aurre egin zion Iósif Stalini, eta horrek erbestea eta ondoren heriotza ekarri zion. Sobietar Batasunetik erbesteratu ondoren, nazioarteko ezker iraultzaileko mugimendu baten buru izan zen, troskismo izenez identifikatua eta, bereizgarritzat, «iraultza etengabearen» ideia zuena. 1938an, IV. Internazionala sortu zuen.

Ramón Mercader NKVD sobietarreko agente espainiarrak hil zuen Mexikon, Stalinen aginduz. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2
Findu emaitzak
  1. 1

    Mi vida intento autobiográfico nork Trotsky, Leon 1879-1940

    Argitaratua 2012
    Libro
  2. 2

    1917 : escritos en la revolución / nork Trotsky, León, 1879-1940.

    Argitaratua c2000.
    Libro