Jacques Tardi (Valence, 1946ko abuztuaren 30a) frantses komikilaria da. ''Pilote'' aldizkarian egin zuen debuta 1970ean, eta ''Adieu Brindavoine'' sortu zuen (1972-1973) han. Lehen Mundu Gerrak beragan izan zuen eragina erakusten zuen komiki hartan. Gai horren inguruan egin zuen lan nagusia: ''C'était la guerre des tranchées'' (1982-1993, ''Lubakien gerra zen''). ''Le Démon des glaces'' (1974, ''Izotzetako deabrua'') lanean, komiki moduan adierazten ditu Jules Verneren gisako bidaiak. ''Adèle Blanc-Sec'' sailean (1976, ''Sud-Ouest '' aldizkarian sortua), berriz, XX. mende hasieran boladan izan ziren polizia-istorioak eta istorio fantastikoak eman zituen eleberri modura. 1978tik 1979ra, ''Ici même'' marraztu zuen, Jean-Claude Foresten gidoian oinarrituta. 1981ean, ''Brouillard au pont de Tolbiac'' (''Lainoa Tolbiaceko zubian'') lanarekin, Léo Maleten eleberrien egokitzapen-sail bat egiten hasi zen, Nestro Burma detektibea paperera eramanaz. Jacques Tardik garrantzizko lana egin zuen 70eko hamarkadan, helduentzako marrazki-zerrenden alorrean. Hainbat liburutako ilustrazioak egin ditu, batez ere, Célinerenak.
Wikipediatik informazioa lortu