Bilaketaren emaitzak - Tamariz, Juan.
Juan Tamariz
Juan Tamariz-Martel Negrón (Écija, Sevillako probintzia, Espainia, 1942ko urriaren 18a) kartomagian aditua eta espezializatuta dagoen ilusionista da, nagusiki hurbileko magia motan. Kartetan espezializatutako mago edo azti gisa, mundu guztian arte honetako aditu handi gisa errespetatua da, denen begirunea irabazi duelarik, esku jokoetan ikusleen arreta desbiratzen maisu da.Horretaz gain bere ekitaldiak bere umore bizi eta berezi, lotsagabekeri eta hitz jario amaigabeaz beterik egon ohi dira, ezaugarri guzti horiek sekulako arrakasta eman diote. Ikusleek gehien oroitzen dutena Tamarizek bere trukoa ongi atera ostean bibolin "ikustezina" ero baten gisa joka hasten denekoa da, beste ezaugarri aipagarria umore ironikoz bere burua "sexsymbol" gisa aurkezten duenekoa da, emakume guztiak bere atzetik dauzkala esanaz. Wikipediatik informazioa lortu