Camila Sosa Villada
Camila Sosa Villada (La Falda,
Argentina,
1982ko
urtarrilaren 28a) argentinar
idazlea,
dramagilea eta antzerki, zinema eta telebistako
aktore transgeneroa da. Ezaguna egin zen bere lehen eleberriarekin, ''Las malas'' (2019), Sarmiento parkean kaleko
prostituzioan aritzen den trabesti-talde bati buruzkoa. Publikoaren gustukoa izan zen. Kritikak Argentinako literatura garaikidearen eta Argentinako
LGBT literaturaren idazle originalenetakotzat hartu zuen. Gainera, literatura sari ugari jaso zituen, hala nola
Sor Juana Inés de la Cruz, eta besteak beste,
frantsesa,
ingelesa,
alemana,
kroaziera,
italiera,
norvegiera,
portugesa eta
suediera itzuli zen.
Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3