Georges Sorel
Georges Sorel (
Cherbourg,
Frantzia,
1847ko
azaroaren 2a -
Boulogne-sur-Seine, Frantzia,
1922ko
abuztuaren 29a)
frantsesezko idazlea eta soziologoa izan zen.
Marx,
Proudhon,
Nietzsche eta
Bergsonen jarraitzailea, eta
sindikalismo iraultzailearen aitzindarietako bat izan zen.
Burgesia kapitalistaren gainbehera ekonomiko, sozial eta morala kritikatu zuen, eta
liberalismoaren eta
erreformismoaren kontra
anarkosindikalismoaren garrantzia nabarmendu zuen; indarkeria eta mito sozialak hartu zituen
estatua desegiteko eta langileen helburuak eta gizartearen morala berpizteko bide egokitzat. Lan nagusiak: ''L'avenir socialiste des Syndicats'' (1898), ''Les illusions du Progrès'' (1906), ''Matériaux d'une théorie du prolétaire'' (1919).
Wikipediatik informazioa lortu
-
1