Maximilien François Marie Isidore de Robespierre (Arras, Pas-de-Calais, 1758ko maiatzaren 6a - Paris, 1794ko uztailaren 28) politikari frantziarra izan zen, ''Montagnard'' taldearen burua eta Frantziako Iraultzaren lider nagusietakoa. ''Ustelezina'' ezizena ezarri zioten, iraultza "perfektua" lortzeko jarri zuen grinagatik eta ''bertute''ari eman zion garrantziagatik. Izuaren Garaian, kide nagusietako bat izan zen eta 1794ko uztailaren 28an (Beroliseko 9a), inongo epaiketarik egin gabe, gillotinatu egin zuten, beste 21 lagunekin batera.
Wikipediatik informazioa lortu