Bilaketaren emaitzak - Rand, Ayn
Ayn Rand
Alisa Zinovievna Rosenbaum, Ayn Rand ezizenez ezaguna (; San Petersburgo, 1905eko otsailaren 2agreg./urtarrilaren 20ajul. – New York, 1982ko martxoaren 6a), judu jatorriko filosofo eta idazle errusiarra izan zen, geroago estatubatuar nazionalitatea lortu zuena. ''The fountainhead'' eta ''Atlas Shrugged'' eleberriak idatzi zituen eta "objektibismo" izenez ezagututako sistema filosofikoa garatu zuen.Randek berekoikeria arrazionala, indibidualismoa eta laissez faire kapitalismoa defendatu zituen, gizakiari den bezalakoa; hau da, arrazoimena erabiliz, bizitzea ahalbidetzen duen sistema ekonomiko bakarra dela argudiatuz. Horregatik, sozialismoa, altruismoa eta erlijioa guztiz arbuiatzen zituen
Bere printzipioen artean mantentzen zuen gizakiek beraien balore eta ekintzak soili arrazoiaren bitartez aukeratu behar dituztela; pertsona bakoitzak bere kabuz bizitzeko eskubidea duela, inorengatik eta inoren sakrifiziorik gabe; eta inork ez duela indarkeria fisikoaren bitartez besteen baloreak lortzeko eskubiderik. Wikipediatik informazioa lortu