Bilaketaren emaitzak - Proust, Marcel, 1871-1922.

Marcel Proust

Valentin Louis Georges Eugène Marcel ProustMarcel Proust izen-deiturez ezagunagoa– (Paris, Frantzia, 1871ko uztailaren 10a – 1922ko azaroaren 18a) frantses idazlea izan zen, zazpi eleberriz osatutako ''Denbora galduaren bila'' (À la recherche du temps perdu) sailaren egilea, XX. mendeko lanik nagusietarikoa. Bere eleberri zabalak eragin handia izan zuen, bai literaturan, bai filosofia eta artearen teorian. Bigarren zatiarekin, Goncourt saria irabazi zuen 1919an.

Bertan, frantziar idazleak introspekzio lan bat egin zuen, non, bere iragan guztia gogoratuz eta oroitzapen garbiak eta sentsazioak berreskuratuz, bere bizitza narrazio batean erretratatzea lortu zuen. Liburuan, bere idazkera autobiografikoaren narratzaile ahalguztidun bezala kokatu zen estilo oniriko berezi bat sortuz, non usain batek, zapore batek, berebiziko garrantzia har dezaketen eta beste memoria batera salto egin dezaketen.

Proust familia aberats eta landu batean jaio zen (bere aita nazioartean ezaguna zen medikua, eta bere ama judu oso ikasia), eta, bere bizitza labur osoan, beren premia materialak beti izan zituen beteak. Osasun-hauskortasun nabarmena zela medio, haur hiperbabestua izan zen, bizitza osoan pairatuko zuen egoera (batez ere asma-krisiengatik) bere azken urteak arte; berrogeita hamaika urterekin hil zen.

Gazte zelarik hasi zen aristokrazia aretoetara joaten, eta horrek mota guztietako literato eta artistak ezagutzeko aukera eman zion, baita, aldi berean, esnob-fama ere. Hori dela eta, André Gide, ''Nouvelle Revue Française''ko (NRF) idazle eta editorea, geroago, horretaz baliatu zen ''Denbora galduaren bila''ren eskuizkribua baztertzeko... ia irakurri gabe. Familiaren aberastasunaz baliatu zen lanik egin gabe bizitzeko eta idazteari ekiteko, baina arrakastarik gabe ia hogei urte baino gehiagoz. Denbora horretan, inoiz amaitu ez zuen ez eta argitaratu ere, eleberri bat idaztea baino ez zuen lortu, arreta handiegirik jaso ez zuten artikulu eta itzulpenez gain.

1907an hasi zuen bere nobela handiaren lehen zatia izan zena, ''Swann-enetik'' (Du côté de chez Swann), 1913an egilearen kontura argitaratu zena. Bigarren zatiak, ''Neska loretsuen itzalean'' (À l'ombre des jeunes filles en fleur), Goncourt saria lortu zuen 1919an, Proustek jaso zuen ospe handi samarreko lehen saria, hiru urte besterik geratzen ez zitzaizkionean. Oso gaixorik, azken etapa hori bere maisu-lan handia amaitzeko bakarrik erabili zuen, bere etxean sartuta eta ia inor ikusi gabe. 1922ko azaroan hil zen, lana bukatu gabe, gaizki sendatutako bronkitis batek jota. Anaiak hartu zuen bere gain eskuizkribuen argitalpena. Liburukiak banan-banan agertzen joan ziren 1927an zazpigarren eta azken liburukia, ''Berreskuratutako denbora'' (Le temps retrouvé), argitaratu zen arte.

''Denbora galduaren bila'' denborari, oroitzapenari, arteari, grinei eta giza harremanei buruzko gogoeta handi bat da. Porrotaren eta existentziaren hutsunearen sentimendu batek zeharkatua, berrehun pertsonaiak baino gehiagok animatuta –Proustek, kontu handiz, bizitzan zehar ezagututako pertsona ezberdinen trazuak uztartu zituenak– eta, batez ere narratzaileak oroitzapen luze eta zehatzean garamatza tean bustitako madalena batek ustekabean iragan urrun eta ahaztu baten oroitzapenaren ateak berriro ireki dizkion egunetik; apurka-apurka, kontakizunean zehar praktikan jarritako era guztietako baliabide imajinagarrien bidez, lurpetik ateratzen hasten dira: poesia-deskribapenak, konparazioak eta metaforak, gogoeta filosofikoak eta teoria metafisikoen literatura-erakusketak, askotariko pertsonaiak askotariko lekuetan gurutzatzen dituzten pasadizoak, eztabaidak eta elkarrizketak.

Zenbait ardatzek egituratzen dute obra, eta, horien artean, hauek nabarmentzen dira: * Maitasuna eta jeloskortasuna, bereziki Swann eta Odetteren arteko harremanean azalduak, baita narratzaileak Albertinarekin duen harremanean ere. * Artea bere forma guztietan: pintura, eskultura, musika, literatura, antzerkia eta arkitektura. * Baldintza existentziala eta izaera hori osatzen duen funtsezko subjektibotasuna. * Denboraren eta memoriaren arteko erlazioak. * Elkarren artean kontrastatzen duten esparru eta esfera sozial desberdinak, hala nola familia eta lagunak, hiria eta herria, areto burgesak eta aristokratikoak. * Homosexualitatea, Roberto de Saint-Loup, Charlus baroia eta Carlos Morelen pertsonaietan jorratutako gaia

Proustek XIX. mendearen amaierako Frantziako nobleziaren gainbeheraren ikuspegi zabala eskaintzen du, baina, bizimodu hori, etorkizunerako ere gordetzen du bere oroimenaren irudimenezko aberastasunaren bidez.

Obra nagusi hau alde batera utzita, ''Les Plaisirs et les Jours'' (Plazerak eta egunak), ''Jean Santeuil'' (amaitu gabeko eleberria eta hil ostean argitaratua, 1952an) eta prentsa-artikulu batzuk (batez ere literatur kritikakoak eta ''Contra Saint-Beuve'' eta ''Parodiak eta miszelaneak''en bilduak), baita karta kopuru ikaragarria ere –ehun mila baino gehiago– 1993an argitaratu zen, eta ''Correspondance''ko hogeita bat liburuki betetzen ditu guztira.​ John Ruskin itzuli zuen (''The Bible of Amiens, Sesame and Lilies'') bere amaren laguntzaz, ingelesa bikaina baitzuen, hizkuntza hori menderatzeko ariketa gisa. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 11 emaitzak -- 11
Findu emaitzak
  1. 1

    Lettres a Robert de Montesquiou : 1893-1921 / nork Proust, Marcel, 1871-1922.

    Argitaratua c1930.
  2. 2

    Lettres a la comtesse de Noailles : 1901-1919 / nork Proust, Marcel, 1871-1922.

    Argitaratua c1931.
  3. 3
  4. 4

    Jean Santeuil / nork Proust, Marcel, 1871-1922.

    Argitaratua c1952.
  5. 5

    A la recherche du temps perdu / nork Proust, Marcel, 1871-1922.

    Argitaratua c1919-1927.
  6. 6

    Chroniques / nork Proust, Marcel, 1871-1922.

    Argitaratua c1927.
  7. 7

    Por el camino de Swann I nork Proust, Marcel 1871-1922

    Argitaratua 1983
    Libro
  8. 8

    Por el camino de Swann II nork Proust, Marcel 1871-1922

    Argitaratua 1983
    Libro
  9. 9

    Los placeres y los días nork Proust, Marcel 1871-1922

    Argitaratua 1947
    Libro
  10. 10

    La muerte de las catedrales nork Proust, Marcel 1871-1922

    Argitaratua 1993
    Libro
  11. 11

    El caso Lemoine nork Proust, Marcel 1871-1922

    Argitaratua 1946
    Libro