Bilaketaren emaitzak - Primo de Rivera, José Antonio., 1903-1936.
José Antonio Primo de Rivera
thumb|Primo de Riverari omenaldia Donostiako Santa Maria basilikan 1941ean - Car Fondoa-Kutxa Fototeka José Antonio Primo de Rivera Sáenz de Heredia, III. Lizarrako markesa (Madril, 1903ko apirilaren 24a – Alacant, 1936ko azaroaren 20a) espainiar abokatu eta politikaria izan zen. Miguel Primo de Rivera diktadorearen seme nagusia. Falange Española alderdia sortu eta zuzendu zuen. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, atxilotu eta gobernuaren aurka matxinatzeagatik fusilatu zuten. Frankismoak haren irudia erabili zuen propagandaren martiri moduan, bai Espainiako Gerra Zibilean zehar, bai eta Frankismoan ere.Haren heriotza alde nazionalean bi urtez isilarazi zen, ''El Ausente'' (''Ez dagoena'') ezizenaz. Gerra bukatzean, haren izenak alde nazionalean hildakoen zerrenda guztiak hasi zituen, espainiar eliza gehienetan ''"José Antonio ¡Presente!"'' (''Jose Antonio, hemen!'') inskripzioa jarrita. Izenaz bakarrik (ez deituraz, ohitura den bezala) ezagutzen den garaiko buruzagi politiko bakarra da, haren jarraitzaileen artean karisma handia baitzuen. Ramón Serrano Súñer