Chris Pratt Virginian jaio zen. Hiru anaien artean txikiena da. Bera jaio eta laster bere familia Lake Stevensera (Washington) bizitzera joan zen. Han Prattek bere aktore-karrera hasi zuen, antzokietan paper txikiak antzeztuz. Geroago, egoitzaz aldatu eta Mauira (Hawaii) joan zen. Hor, Bubba Gump Shrimp Companyn zerbitzari bezala lan egiten ari zenean Rae Dawn Chong ezagutu zuen. Raek Chrisen itxura eta energia gogoko izan zituen eta berak zuzendutako Cursed Part 3 (2000) film laburrean parte hartu zuen. Momentu hartan hasi zen Chrisen benetako aktore-karrera: hainbat paper lortu eta Evenwood telesaian Bright Abbott izeneko pertsonaia antzeztu zuen 2002tik 2006ra.
Bere izena The O.C.ren aktoreen zerrendan agertu zen 2006tik 2007ra. Ondoren, nahiko famatua bihurtu zen klase bateko komedia paperengatik. Amy Poehler sitcom Parks and Recreation komedian parte hartu zuen 2015ra arte.