Bilaketaren emaitzak - Pigafetta, Antonio 1491-1534
Antonio Pigafetta
Francisco Antonio Pigafetta (Vicenza, Veneziako Errepublika, 1491 inguru - Vicenza, 1531) itsasgizona eta kronikaria izan zen. Magallanesen espedizioarekin itsasoratu zen, eta bidaiako kronikaria izan zen. Pigaffetaren ''Egunkariak'' xehetasun handiz jasotzen ditu Brasil, Patagonia eta, batez ere, Mariana eta Filipina uharteetako jatorrizko biztanleen ohiturak eta hizkuntzak.Pigafettarena izan zen denbora luzean Magallanesen espedizioaren kronikarik zabalduena. Kronika horretan Pigafettak ez zuen inoiz Elkano aipatu. Uste da Pigafettak ez ziola Elkanori barkatu Magallanesen kontra altxatzea, eta horregatik, ordainetan, Pigafettak ez zuen bere kronikan inoiz Elkano aipatu nahiz eta bidaiaren azken zatian Elkano itsasontziko kapitaina izan. Wikipediatik informazioa lortu