Bilaketaren emaitzak - Perucho, Joan, 1920-2003.
Joan Perucho
Joan Perucho i Gutiérrez (Bartzelona, 1920ko azaroaren 7a - Bartzelona, 2003ko urriaren 28a ) kataluniar idazlea izan zen. Poesia eta kontakizuna landu zituen bereziki. Espainiako Letren Sari Nazionala eman zioten 2002an.Abangoardiako poesia idatzi zuen, eta kontakizunetan fantasiazko gaiak erabili zituen batez ere. Kontakizunetan Gandesako eskualdea eta hango elezahar eta ohiturak azaldu zituen, sarritan. Peruchoren lanak hamazazpi hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira. Lan aipagarrienak ditu ''Sota la sang'' (1947, ''Odol azpian''), ''Llibre de caballeries'' (1957, ''Zalduntza-liburua''), ''La guerra de Cotxinxina'', (1986, ''Kotxintxinako gerra''), ''Els emperadors d´Abissínia'', (1989, ''Abisiniako enperadoreak'') eta ''Els mirals'' (1986, ''Ispiluak'') artikulu-bilduma. Wikipediatik informazioa lortu