Bilaketaren emaitzak - Palacios, Lucila
Lucila Palacios
Lucila Palacios (benetako izena: Mercedes Carvajal de Arocha ; Trinidad, 1902ko azaroaren 8a - Caracas, 1994ko abuztuaren 31) venezuelar idazlea izan zen.Idazle honen obra guztia gai baten inguruan dago idatzita: emakumea gizartean eta historian. Batzuetan politika gorabeherak daude narrazioaren muinean; beste batzuetan, berriz, emakumearen barne-gorabeherak dira kontagai, haren eleberri ospetsuenean bezala: ''Tres palabras y una mujer'' (1944, ''Hiru hitz eta emakume bat''). Eleberriak emakume ezkondu baten desilusioa kontatzen du, gazte zoriontsu izatetik emazte zorigabe izatera igarotzen den emakume baten historia. ''Tres palabras y una mujer'' eleberriaren argitalpenak hautsak harrotu zituen Venezuelako kultura-munduan, ez bakarrik bere literatura balioagatik, kritikari askok leporatu zioten "feminismo gehiegizkoagatik" baizik. Dena dela, denek goraipatu zuten Palacios, venezuelar emakume modernoaren psikologian sakontzen erakutsitako trebeziagatik.
''Tres palabras y una mujer ''ospetsuaz gainera, beste bi eleberri luze idatzi zituen: ''El día de Caín'' (1958, ''Kainen eguna''), ''Tiempo de siega'' (1960, ''Sega aroa''). Gainera, zenbait ipuin bilduma argitaratu zituen: ''Trozos de vida'' (1942, ''Bizitza pusketak''), ''Mundo en miniatura'' (1956, ''Miniaturazko mundua''), eta'' Cinco cuentos del Sur ''(1962, ''Bost ipuin Hegoko''). Bestalde, zenbait antzerki-lan idatzi zituen haurrentzat. Wikipediatik informazioa lortu