Bilaketaren emaitzak - Navarro Durán, Rosa 1947-
Rosa Navarro Durán
}} Rosa Navarro Durán (Figueras, Girona, Katalunia, 1947ko azaroaren 16a) gironar filologoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea da. Bartzelonako Unibertsitateko filologoa eta Espainiar Literaturako katedraduna da, eta bertan jardun du 1969tik 2018ra arte. Unibertsitate horretako irakasle emeritua da. 2000tik 2014ra Letren Asturiasko Printzea Sariaren epaimahaikidea izan da. Ondoren, 2015eko, 2016ko, 2019ko, 2020ko, 2021eko eta 2022ko Letren Asturiasko Printzesa Sariarena eta 2012ko Miguel de Cervantes Sariarena, CRUEk proposatuta.Bere ekarpen filologiko garrantzitsuenen artean, ''Tormesko Lazariloaren bizitza eta'' bere aberastasun eta ezbeharrak Alfonso de Valdési esleitu zizkiola nabarmentzen da. Ros Navarrok ''Alfonso de Valdés “Lazarillo de Tormes”'' liburuan proposatu zuen hipotesia (Gredos, 2003; 2. edizio handitua, 2004), eta ondorengo hainbat argitalpenetan eusten jarraitu du, baita Lazarilloren edizio kritikoan ere (Alianza agitaletxea, 2016). Haur eta gazteentzat moldatutako literatura klasikoen bertsioen egilea ere bada, ''La Odisea contada a los niños'', esaterako. Wikipediatik informazioa lortu