Bilaketaren emaitzak - Mourad, Kenizé

Kenizé Mourad

Kenizé Mourad (Paris, 1939ko azaroaren 14a) frantziar kazetari eta idazlea da.

Ama turkiar sultan bat zuen eta aita raja. Mourad Suleiman Handiaren ondorengoa zen, baina ez zuen bere jatorriaren berririk izan nerabezarora arte. Amak Indiatik ihes egin zuen haurdun zegoela, eta Parisen hil zen pobrezian. Urte eta erdi zuela, bere amaren eunukoa zen Zeynelen babesean gelditu zen. Zeynelek Suitzako enbaxadan utzi zuen umea, eta bost urte bete zituen arte suitzar familia batekin bizi izan zen. Gero moja-eskola batean sartu, eta azkenean frantses mojekin gelditu zen. Psikologia-karrera egin zuen Parisen, eta ikasle zela, eskola partikularrak eman eta gozokiak eta opera-egitarauak saltzen zituen. Aita hogeita bat urte zituela ezagutu zuen. Adin horrekin Indiara joan zen han gelditzeko asmoarekin, baina kultura-desberdintasunak zirela-eta, sei hilabete besterik ez zuen bertan eman. Gero Parisen bizilekua hartu, eta bi urtean Air Franceko azafata izan zen. Ondoren, Le Nouvel Observateur mintegian hasi zen lanean gerra berriemaile gisa. Kazetari, Indiako eta Ekialde Hurbileko gaietan espezializatu zen. 1980an kazetaritza utzi eta amaren bizitza kontatzeari ekin zion. 1988an ''Printzesa hilaren partetik ''eleberria argitaratu zuen. Hamalau hizkuntzatara itzuli eta arrakasta handia erdietsi zuen. Handik hamar urtera ''Lorategi bat Badalpurren'' idatzi zuen, hau ere autobiografikoa eta aurrekoaren jarraipena. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1
Findu emaitzak
  1. 1

    De parte de la princesa muerta nork Mourad, Kenizé

    Libro