Bilaketaren emaitzak - Moravia, Alberto 1907-1990

Alberto Moravia

Alberto Moravia (Erroma, Italia, 1907ko azaroaren 28a - 1990eko irailaren 26a) idazlea izan zen, italieraz.

Kazetari-lanetan aritu zen hasieran. Alienazioa eta bakardadea dira Moraviaren eleberrien gai nagusiak, eta horietatik alde egin ezina, ez sexuaren bidez, ezta maitasunaren bitartez ere. Kritikariek Moraviaren estilo zorrotza, kontakizuna eta elkarrizketak osatzeko trebezia, eta benetako diruditen pertsonaiak sortzeko ahalmena azpimarratu dute.

Lan nagusiak: ''Gli indifferenti'' (1929, ''Axolagabeak''), lehen liburua, arrakasta handia izan zuena; ''Il conformista'' (1951, ''Konformaerraza''); ''La ciociara'' (1947); ''La noia'' (1960; ''Asperra''). Ipuinak (besteren artean, ''Boh'', 1976) eta saiakerak (''L´uomo como fine'', 1966) ere idatzi zituen.

Italiako gerra osteko intelektual zorrotz eta estimatuenetako bat izan zen. Pier Paolo Pasolini idazlea 1950eko hamarkadaren hasieran ezagutu zuen, eta adiskide hurkoak izan ziren poetaren heriotza arte. 1973an etxe partekatu bat erosi zuen Ostiako kostaldean Pier Paolorekin. Historiarako geratu da Erroman Pasolini erail osteko [https://www.youtube.com/watch?v=UZPCmfgZSRs hiletan eman zuen hitzaldia]. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1
Findu emaitzak
  1. 1

    La campesina nork Moravia, Alberto 1907-1990

    Argitaratua 1959
    Libro