Enrique Molina Campos (Madril, Espainia, 1930 – 1994ko martxoaren 20a) gaztelaniazko idazlea izan zen. Fintasun handiko poemak eta lirismo handikoak idatzi zituen. Poema horietan sentiberatasun handiz nahasten ditu maitasunezko gaiak eta gai moralak. Aipatzekoak ditu: ''En verdad os digo'' (1956), ''La puerta'' (1959), ''Historia natural'' (1965), ''Poemas del hilo'' (1967), ''En medio de todo'' (1974), ''Visiones y lástimas'' (1983) eta ''Siete poemas'' (1988). 1991n, bere poemen bilduma orokor bat argitaratu zen, ''La señal que nos valga'' (1952-1990), eta 1992an ''Historial: pequeña antología''. Lan horiez gainera, ''Nueve ensayos sobre poesía española contemporánea'' (1991) saiakera eta idazle katalan eta frantsesen itzulpenak ere idatzi zituen.
Wikipediatik informazioa lortu