Bilaketaren emaitzak - Mingote, Antonio.

Antonio Mingote

Antonio Mingote Barrachina (Sitges, Bartzelona, Katalunia, 1919ko urtarrilaren 17a - Madril, 2012ko apirilaren 3a) gaztelaniazko idazlea, marrazkilaria, umorista eta Espainiako Errege Akademiako kidea izan zen. Zenbait eleberri —''Las palmeras de cartón'' (1948), ''Los revólveres hablan de sus cosas'' (1953), ''Adelita en su desván'' (1991)—, ipuinak eta antzezlanen bat edo beste —''El oso y el madrileño'' (1973)— idatzi zituen, baina umorezko marrazkilari gisa egindako lan handiagatik da ezaguna eta ospetsua.

Kazeta eta egunkari askorentzat egin zuen lan, ''La Codorniz'' aldizkariarentzat eta ''ABC'' egunkariarentzat, besteak beste, eta dibulgazio historiko-umoristikoko liburu asko argitaratu zituen: ''Historia de la gente'' (1955), ''Historia de Madrid'' (1961), ''Historia del traje'' (1963), ''5 años de Madrid'' (1978), ''El mus: historia, reglamento, técnica, vocabulario'' (1980), ''Mingoterapia'' (1994) eta ''Pierna creciente, falda menguante''.

Gainera, antzerkirako eszenografiak eta jantzietarako ereduak egin zituen, margolanak, eraikuntzetarako muralak, zinema eta telebistarako gidoiak eta abar. Mingoteren estilo grafiko eta literarioan sotiltasuna eta ironia nabarmentzen dira. Marrazki-lerro azkar eta zehatzen bidez, maisu izan zen nortasuna eta ideologia deskribatzen.

Mingotek sari ugari jaso zituen, hala nola, Elisabet I.a Katolikoaren Ordena (1961), Lanaren Urrezko Domina (1996), "Quevedos" Umore Grafikoko Iberoamerikako Saria (1998), Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina (2002), Luca de Tena saria (2002) eta FAPEren Espainiako Kazetaritza Sari Nazionala (2003). 1988tik Real Academia Españolako kidea izan zen. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1
Findu emaitzak
  1. 1

    Las anécdotas del humor : humor con humor se paga / nork Vizcaíno Casas, Fernando.

    Argitaratua 1999.
    Beste egile batzuk: “...Mingote, Antonio....”
    Libro