Bilaketaren emaitzak - Machado, Manuel 1874-1947

Manuel Machado

220px|thumb|eskuinera|Manuel Machado

Manuel Machado y Ruiz (Sevilla, 1874ko abuztuaren 29a - Madril, 1947ko urtarrilaren 19a) espainiar olerkaria izan zen, Antonio Machadoren anaia. Madrilen bizi izan zen ia bizitza osoan, Parisen igarotako aldi labur batzuetan izan ezik. Olerkari izateaz gainera, kazetari, itzultzaile, antzerki-kritikari, liburuzain, eleberrigile eta antzerkigile ere izan zen.

Horixe da, hain zuzen ere, Manuel Machadoren ezaugarri nagusia, alor askotan aritu izana. Idatzi zituen olerki-liburuen artean, ''Alma'' (1902, ''Arima''), ''Caprichos'' (1905), ''El mal poema'' (1909), ''Cante hondo'' (1912), ''Ars moriendi'' (1922) eta ''Phoenix'' (1935) azpimarratzekoak ditu. Literatur kritikan ere aritu zen: ''La guerra literaria'' (1898-1914, ''Literatura gudua'') horren lekuko da. 1938an, ''Horas de Oro'' ''(Urrezko orduak)'' lana argitaratu zuen eta urte berean, Hizkuntzaren Akademiako kide izendatu zuten.

Luzaro ezker joerekin bat egin ondoren, Espainiako 1936ko uztaileko estatu kolpean, poema bat argitaratu zuen Francisco Francoren omenez, kolpisten oniritzia irabazi zuena. Harrezkero, erregimenari atxikia jarraitu zuen heriotza arte. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2
Findu emaitzak
  1. 1

    Sevilla y otros poemas nork Machado, Manuel 1874-1947

    Argitaratua [fecha de publicación no identificada]
    Libro
  2. 2

    Antología nork Machado, Manuel 1874-1947

    Argitaratua 1943
    Libro