Bilaketaren emaitzak - Loewe, Frederick 1901-1988

Frederick Loewe

Frederick Loewe (Berlin, 1901eko ekainaren 10a - Palm Springs, Kalifornia, 1988ko otsailaren 14a) estatubatuar musikagile eta abeslaria izan zen, sortzez austriarra.

Oso musika-heziketa ona izan zuen txikitatik. Hamahiru urte zituela hasi zen kantatzen Berlingo Orkestra Sinfonikoaren bakarlari gisa. 1924an Estatu Batuetara alde egin zuen. Ogibidea ateratze aldera, jatetxe eta tabernetan pianoa jotzen ibili zen, baina bere jardun nagusia abestiak idaztea izan zen. 1942an Alan Jay Lerner letragilea ezagutu zuen, eta elkarrekin hasi ziren lanean. Beren lanak komedia musikalaren estilo sofistikatua hartu zuen, eta bien artean arrakasta ugari lortu zuten: ''Brigadoon'' (1947), ''Paint your wagon'' (1951), ''My Fair Lady'' (1956, Pulitzer saria), ''Gigi'' (1958) eta ''Camelot'' (1960). Obra horietako asko zinemara egokitu ziren gero. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1
Findu emaitzak
  1. 1

    My Fair Lady a musical play in two acts nork Lerner, Alan Jay 1918-1986

    Argitaratua 1959
    Beste egile batzuk: “...Loewe, Frederick 1901-1988...”
    Libro