Bilaketaren emaitzak - Lockyer, Norman.

Norman Lockyer

Sir Joseph Norman Lockyer (Rugby, Warwickshire, 1836ko maiatzaren 17a - Salcombe Regis, Devon, 1920ko abuztuaren 16a) ingeles zientzialari eta astronomoa izan zen.

Astronomo amateurra izan zen, batez ere eguzkiarekin interesatua. 1885ean Zientziako Errege Ikastetxeko fisika astronomikoko irakasle izendatu zuten. Berarentzat sortu zen Eguzki Fisikaren Behatokia eta han zuzendu zituen ikerketak 1913ra arte.

1860ko hamarkadan espektroskopia elektromagnetikoa erabiliz ikerketak hasi zituen. 1868an lerro hori bat ikusi zuen Eguzkiaren espektroan, eta helio deitu zion elementu berri gisa identifikatu zuen. Aldi berean, Pierre Janssen frantziarrak elementu berria ere aurkitu zuen. Lockyerrek zazpi espedizio gidatu zituen eguzki eklipseak behatzeko.

Arkeoastronomiaren aitzindarietako bat izan zen eta Greziako eta Egiptoko tenpluen orientabideak aurkitu zituen.

1869an ''Nature'' zientzia aldizkaria sortu zuen eta urte askoan editorea izan zen. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1
Findu emaitzak
  1. 1

    Elementary lessons in astronomy / nork Lockyer, Norman.

    Argitaratua s.f.
    Libro