David Livingstone
David Livingstone (
Blantyre/Baile an t-Saoir,
Hegoaldeko Lanarkshire,
1813ko
martxoaren 19a–
Zambia,
1873ko
maiatzaren 1a) sendagile, misiolari kongregazionalista eta esploratzaile
eskoziarra izan zen.
Teologia ikasi zuen
Glasgowko unibertsitatean, eta
Royal Geographical Society elkarte prestigiotsuaren kidea izan zen.
Afrikako erdialdean hainbat leku topatu zuen
europar zientziarako, batez ere gaurko
Zambia eta
Zimbawen. Behaketa astronomikoez baliaturik kokapen zehatzak ezartzen lagundu zuen eta agiriak gauzatu zituen zoologia, botanika eta geologian.
XIX. mendeko viktoriar gizartearen ikur nagusietakoa izan zen, eta inperioko interesak eta, kolonialismoa ahalbidetu bazituen ere, esklabismoaren aurka eta txiroen alde agertu izan zen.
Wikipediatik informazioa lortu
-
1