Kurt Koffka (Berlin, 1886ko martxoaren 18a - Northampton, 1941eko azaroaren 22a) alemaniar psikologoa izan zen. Irakaslea izan zen Estatu Batuetako zenbait unibertsitatetan. Wertheimerrekin eta Köhlerrekin batera ''Gestalt'' psikologia sortu zuen; teoria hori landu eta ezagutarazi zuen, batez ere Estatu Batuetan. Mugimendua ikusmenaren bidez antzemateko arazoak aztertu zituen. Lan nagusiak: ''The Grouth of the Mind ''(1924, ''Adimenaren garapena''), ''Principles of gestalt psychology ''(1935, ''Gestalt psikologiaren hatsapenak'').
Wikipediatik informazioa lortu