Bilaketaren emaitzak - Jovellanos, Gaspar Melchor de

Gaspar Melchor de Jovellanos

Gaspar Melchor de Jovellanos, baita Xovellanos ere, jaiotzez Baltasar Melchor Gaspar María de Jove Llanos y Ramírez (Gijon/Xixon, 1744ko urtarrilaren 5a - Navia, 1811ko azaroaren 27a) idazle, legelari eta politikari asturiarra izan zen. Ilustrazioak emandako egilerik nabarienetakoa da.

Pablo Olabide eta Campomanesen antzera, fisiokraziaren aldekoa izan zen. Doktrina ekonomiko horren arabera, aberastasun iturri garrantzitsuena, ia bakarra, lurra zen. Gainera, oinarrizko baliabideak, merkataritza askatasuna eta zerga sistemaren aldaketa bultzatu behar zirela aldarrikatzen zuen. Jovellanos, gainera, "zerga bakarraren" aldekoa zen, hau da, Estatuko lurralde guztietako sistema konplexuak bateratzeko zergabide bakarra nahi zuen. 1788 eta 1795 bitartean, "Informe sobre Ley Agraria" ospetsua idatzi zuen.

Literaturan, estilo garbia ezaugarri nagusia du. Drama bat idatzi zuen hitz lauz, ''El delincuente'', Erromantizismoaren aitzindaritzat hartu dena. Olerkiak ere politika edo filosofia ideiak islatzeko bidetzat hartu zituen. Haren lan garrantzitsuena ''Diario'' da, hil ondoren argitaratua; Euskal Herriaz hainbat ohar eta berri ageri dira bertan. Lan ugari idatzi izan zituen, hala literaturazkoak nola politikazkoak. Asturieraren bultzatzailea ere izan zen.

Garai hartako ideia berrien aldeko politikari liberala zen. Sevillako eta Madrilgo epailea izan zen, Madrilgo alkate Karlos III.aren eta Karlos IV.aren garaian, eta enbaxadore Errusian. Frantzisko Cabarrús adiskide zuen. Godoyrekin istiluak izan zituen eta Inkisizioarekiko bere jokaera zela eta, preso hartu zuten.

Karlos IV.aren agintaldian, Inkisizioak bere indarra areagotu zuen, eta Jovellanosen etsaiak, erregea bera tartean, kontra jarri zitzaizkion. Errepresio instituzio horrek Jovellanos atxilotu zuen etxean 1801eko martxoan; paper guztiak kendu zizkioten, eta giltzapetuta eraman zuten gatibu penintsulatik Mallorcaraino beste preso arrunt bat bezala. Hor kartzelatuta egon zen 1808 arte. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 8 emaitzak -- 8
Findu emaitzak
  1. 1

    Escritos políticos y filosóficos nork Jovellanos, Gaspar Melchor de

    Argitaratua 1984
    Libro
  2. 2

    Obras publicadas e inéditas de Don Gaspar Melchor de Jovellanos nork Jovellanos, Gaspar Melchor de 1744-1811

    Argitaratua 1858
    Libro
  3. 3

    Obras escogidas de Jovellanos / nork Jovellanos, Gaspar Melchor de, 1744-1811

    Argitaratua 1887.
    Libro
  4. 4

    Obras : I Epistolario nork Jovellanos, Gaspar Melchor de 1744-1811

    Argitaratua 1970
    Libro
  5. 5

    Antología nork Jovellanos, Gaspar Melchor de 1744-1811

    Argitaratua 1945
    Libro
  6. 6

    Memoria del castillo de Bellver. Discursos-cartas nork Jovellanos, Gaspar Melchor de 1744-1811

    Argitaratua 1969
    Libro
  7. 7

    Obras selectas nork Jovellanos, Gaspar Melchor de 1744-1811

    Argitaratua 1957
    Libro
  8. 8

    Obras selectas nork Jovellanos, Gaspar Melchor de 1744-1811

    Argitaratua 1941
    Libro