Bilaketaren emaitzak - Jong, Erica.
Erica Jong
Erica Jong (New York, 1942ko martxoaren 26a) estatubatuar idazle eta poeta da. Emakumeen sexualitateari buruz idatzi dituen liburuengatik da, batez ere, ezaguna.Columbiako Unibertsitatean ikasi zuen, eta bertako irakaslea izan zen gerora. Bere idazlanei XVIII. mendeko eleberri eta satira ingelesen eragina eta frantziar eta espainiar surrealismoarena sumatzen zaie. 1971n argitaratu zuen lehen liburua: ''Fruits and Vegetables'' (poesia). Bere lanik ospetsuena ''Fear of Flying'' (1973) eleberria da. Argitaratu zenean, sekulako iskanbila sortu zuen liburu horrek, eta hainbat herrialdetan argitaratzeko debekua ezarri zioten, ustez lizuna eta pornografikoa zelakoan. Beste lan batzuk: ''How to Save Your Own Life''(1977), ''Fanny, Being the True History of the Adventures of Fanny Hackabout-Jones'' (1978), ''Fear of Fifty: a midlife memoir''(1994), ''Inventing Memory'' (1997), ''Sappho's Leap'' (2003), ''Seducing the Demon: writing for my life'' (2006), ''Bad Girls: 26 Writers Misbehave'' (2007), ''It Was Eight Years Ago Today (But It Seems Like Eighty)'' (2008). Wikipediatik informazioa lortu