Bilaketaren emaitzak - Jameson, Fredric

Fredric Jameson

Fredric Jameson (1934ko apirilaren 14a - 2024ko irailaren 22a) literatur kritikari eta teoriko marxista estatubatuarra izan zen.

Jameson Clevelanden jaio zen. 1954an ''Haverford Collegen'' graduatu ondoren, Europara joan zen aldi labur batez, eta han Aix-en-Provencen, Munichen eta Berlinen ikasi zuen, non batez ere filosofia kontinentaleko azken joerak ezagutu zituen, estrukturalismoaren gorakada barne. Hurrengo urtean itzuli zen Ameriketara, doktoretza Yaleko Unibertsitatean egiteko, Erich Auerbachen zuzendaritzapean.

Bere lehen lan ezaguna ''The Political Unconscious'' (1981) izan zen. Liburu horretan Hegelen eta lehen Marxen eragina nabari da, batez ere, analisirako testuingurua edo historia kontuan hartzeko beharra azpimarratu zuelako. Jamesonek ikasketa marxisten oparotasuna ospatu zuen.

Kultura garaikidean joera modernoak aztertzeagatik lortu zuen aitortza, bereziki ''Postmodernism, or, The Cultural Logic of Late Capitalism'' (1991) liburuaren ondoren. Jamesonek postmodernismo, kulturak kapitalismo antolatuaren presioaren aurrean amore eman izanari deitu zion, eta pentsamendu hori jaso zuen liburuan.

2008an, Holberg saria eman zioten. Azken urteetan, Duke Unibertsitateko literatura konparatuko eta erromantze-ikasketetako William A. Lane katedran ematen zituen eskolak. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1
Findu emaitzak
  1. 1

    Ensayos sobre el Posmodernismo nork Jameson, Fredric

    Argitaratua 1991
    Libro