Manuel Iribarren Paternain (Estafeta kalea, Iruñea, 1902ko abenduaren 1a - ''ib.'', 1973ko irailaren 11) nafar idazle eta kritikaria izan zen. ''Príncipe de Viana'' eta Falangearen ''Revista negra'' aldizkarietan argitaratu zituen idazlan garrantzitsuenak. Eleberrigile gisa nabarmendu zen nagusiki: ''Retorno'' (1932), ''La Ciudad'' (1939), ''San hombre'' (1943), ''Pugna de almas'' (1945), ''Encrucijadas'' (1952), ''El tributo de los días'' (1968) eta ''Las paredes ven''. Aipagarriak dira, halaber, ''El capitán de sí mismo'' (1951, antzerki-lana) eta ''Misterio de San Guillén y Santa Felicia'' obra (1965, Espainiako Literatura Saria).
Wikipediatik informazioa lortu