Jorge Icaza Coronel (Quito, - Ib., ) Ekuadorreko eleberrigilea izan zen. Indioen matxinada kontatzen duen lanari esker lortu zuen ospe handia (1934, ''Huasipongo''). Latifundismoaren eta kolonoen aurka idatzi zuen hurrengo liburuetan: ''En las calles'' (1935, ''Kaleetan''), ''Cholos'' (1938), ''Media Vida deslumbrados'' (1942) eta ''Huairapamushcas'' (1948). Era dotoreagoan baina aurreko lanen bidetik idatzi zituen: ''Seis veces la muerte'' (1954, ''Sei bider heriotza''), ''El chulla Romero y Flores'' (1959, mulato baten bizitza), eta ''Viejos cuentos'' (1960, ''Ipuin zaharrak''). ''Literatura indigenista'' deituaren idazlerik garrantzitsuenetako bat izan zen. Icazaren hizkuntzan leku handia hartzen du indioen hizkuntzak berak.
Wikipediatik informazioa lortu