Bilaketaren emaitzak - Holmes, Oliver Wendell 1809-1894
Oliver Wendell Holmes
Oliver Wendell Holmes (Cambridge, Massachusetts, 1809ko abuztuaren 29a - Boston, 1894ko urriaren 7a) estatubatuar sendagile, olerkari eta saiakeragilea izan zen.1829an Harvarden graduatu zen eta aldi batez zuzenbidea ikasi zuen Medikuntza ikasketetara aldatu aurretik. Parisko medikuntza eskoletan ikasi ondoren, 1836an Medikuntzako doktore titulua jaso zuen Harvardeko Medikuntza Eskolan. Harvarden eta Dartmouthen irakasle izan zen eta lanbidean erreformak egin zituen.
Adin txikitan hasi zen olerkigintza idazten. Bostongo elite literarioak lagunduta (Ralph Waldo Emerson, Henry Wadsworth Longfellow, James Russell Lowell, arrasto handia utzi zuen XIX. mendeko literatur munduan. Bere lan asko ''The Atlantic Monthly'' aldizkarian argitaratu zituen. Bostongo eremutik atera zituen bere laneko gai asko, eta tonu umoretsuz jorratu zituen. Wikipediatik informazioa lortu