Bilaketaren emaitzak - Himes, Chester 1909-1984

Chester Himes

Chester Himes (Jefferson City, Missouri, 1909ko uztailaren 29a - Moraira, Alacant, 1984ko azaroaren 12a) Estatu Batuetako idazlea izan zen.

Genero beltzeko eleberrigile ezagun honek Clevelandeko unibertsitatean ikasten hasi ondoren zenbait lanetan aritu behar izan zuen (barman, ostalari, etab.) bizi ahal izateko. Armaz egindako lapurreta bategatik hogei urteko kartzela-zigorra eman zioten; haietatik zazpi eta erdi bete zituen. 1945ean Harlemen bizi izan zen, eta Harlem da Himesen eleberri gehienen gertalekua. Haren eleberri ezagunenetako pertsonaiak Harlemeko bi polizia beltz dira ''Grave Digger'' Jones (Jones ''hobigilea'') eta ''Coffin'' Ed Johnson (Ed Johnson ''Hilkutxa''), bazterketa, zikinkeria eta bortxa giroan bizi direnak. Haren idazlan batzuk: ''A five cornered Square'' (''Bost kantoitako plaza''); ''For Love of Imabelle'' (1957, ''Imabelleren amodioz'', Jexux Eizagirrek euskaratua); ''Urreko amets handia'' (1960, ''The big gold dream''); ''Run, Man, Run'' (1966, ''Azkar, gizona, azkar'');  ''Cotton Comes to Harlem'' (1965, ''Kotoia Harlemera heltzen da''); ''Hot Day, Hot Night'' (1969, ''Egun beroa, gau beroa''). Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4
Findu emaitzak
  1. 1

    Empieza el calor. Corre, hombre. Todos muertos nork Himes, Chester 1909-1984

    Argitaratua 1984
    Libro
  2. 2

    El gran sueño de oro. Por amor a Imabelle. Algodón en Harlem nork Himes, Chester 1909-1984

    Argitaratua 1984
    Libro
  3. 3

    El gran sueño de oro nork Himes, Chester 1909-1984

    Argitaratua 1981
    Libro
  4. 4

    Por amor a Imabelle nork Himes, Chester 1909-1984

    Argitaratua 1980
    Libro