Bilaketaren emaitzak - Herrera, Fernando de., 1534-1597.
Fernando de Herrera
Fernando de Herrera (Sevilla, 1534 - Sevilla, 1597), ezizenez ''El Divino'' deitua, espainiar olerkaria izan zen. Andaluziako Errenazimentuko olerkari gailena izan zen.Herreraren poesian, formaz joria eta gaietan berrikuntza handirik gabea, Garcilaso de la Vegaren eta Luis de Góngoraren eragina nabari da. Amodiozko olerkiak ondu zituen batez ere, Petrarcaren ildotik sonetoetan idatziak, nahiz eta Ausiàs Marchen ukitua ere ageri duen. Oda aberkoiak ere idatzi zituen, hala nola ''Canción a la batalla de Lepanto'' (1571) eta ''La canción por la pérdida del rey don Sebastián'' (1578). Historiako lanak ere idatzi zituen. Erudizio handiko kritikaria zen; Espainiako literatura-teoriaren lehen lanetako bat moldatu zuen, Garcilasoren lanen edizio kritikoaren harira: ''Obras de Garcilaso de la Vega, con anotaciones de Fernando de Herrera'' (1580). Wikipediatik informazioa lortu