Bilaketaren emaitzak - Hernández Palacios, Antonio

Antonio Hernández Palacios

Antonio Hernández Palacios (Madril, 1921eko ekainaren 16a - ''ib.'', 2000ko urtarrilaren 19a) espainiar komikigilea izan zen.

Espainiako Gerra Zibila hasi baino lehen, litografiak egiten ikasi zuen. Gerra bukatu zenean zinemarako kartelak egiten hasi zen. Tarteka-marteka komikiren bat egin zuen ''Chicos'' aldizkarirako. Asko ibili da Estatu Batuetan, eta bidaia horietako batean bururatu zitzaion Texasen eta hegoaldeko beste estatu batzuetan espainiarrek utzitako arrastoari buruzko komiki bat egitea, Manos Kelly, ''Trinca'' aldizkarirako. Handik gutxira beste komiki sail bat prestatu zuen, Espainiako Erdi Aroko historiako pertsonaia famatuenetako bati buruzkoa: ''El Cid.'' Hori da, dudarik gabe, Espainiako komikigintzako maisulan handienetako bat. 1974an, Jean-Pierre Gourmelen idazle frantsesaren lankidetzaz, ''Mac Coy'' egin zuen, ''western'' giroko komikia, bere karrerako lan ospetsuenetako bat. Espainiako Gerra Zibilaz zuen ikuspegia erakutsi nahiz, 80ko hamarraldian soldadu errepublikano baten gorabeherak kontatu zituen hiru liburutan: ''Eloy'', ''Río Manzanares'' (''Manzanares ibaia)'' eta ''Euskadi en llamas'' (''Euskadi sutan)''. Beste lan batzuk: ''Roncesvalles'' (1981, ''Orreaga''), ''Les chants de Maldoror'' (1982). Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4
Findu emaitzak
  1. 1

    La conquista de Nueva España : el oro y la sangre / nork Hernández Palacios, Antonio

    Argitaratua 1992
    Libro
  2. 2

    El virreinato de Colón : la luz y la espada / nork Hernández Palacios, Antonio

    Argitaratua 1992
    Libro
  3. 3

    El primer viaje de Colón : una candela lejana / nork Hernández Palacios, Antonio

    Argitaratua 1992
  4. 4

    El primer viaje de Colón : una candela lejana / nork Hernández Palacios, Antonio

    Argitaratua 1992
    Libro