Bilaketaren emaitzak - Hamsun, Knut 1859-1952

Knut Hamsun

Knut Hamsun, Knut Pedersen jaioa, (Vågå, – Grimstad, ) norvegiar eleberrigilea izan zen. Haurtzaro latza izan ondoren, lanbide askotan aritu zen, Norvegia osoan zehar. Bi aldiz emigratu behar izan zuen Ameriketara. Kopenhagen bizi zela, ''Sult'' (1890, ''Gosea'', J.M. Mendizabalek euskarara itzulia) eleberri autobiografikoa argitaratu zuen. Norvegiako literaturan benetako iraultza ekarri zuen eleberri arrakastatsu horrek; obra horretan Hamsunek bere poetika erakutsi zuen: gizartearen deskribatze-molde errealistaren gaitzespena eta arimaren bizitza, inkontzientearen, ametsaren eta misterioaren goresmena. Nietzsche, Strindberg, Byron eta Dostoievskiren eragina izan zuen, eta izadira itzultze erromantikoa eta menturazko bizitza laudatu zituen bere eleberrietan: ''Mysterier'' (1892, ''Misterioak''), ''Pan'' (1894), ''Victoria'' (1898). 1904an ''Bihotz basatia'' izeneko poema-bilduma argitaratu zuen. Nekazari-zibilizazioaren suntsipenak sorturiko sentimena islatu zuen bere obra nagusian: ''Markens grøde'' (1917, ''Lurrak emandako uzta''). Sentipen primitiboak mugitzen duen arlote librea gai hartuta, trilogia bat idatzi zuen: ''Arloteak'' (1927), ''Augusto'' (1930) eta ''Bizitza aurrera doa'' (1933). Bere ideiek nazionalsozialismoa onartzera eraman zuten, 1930etik aurrera, eta Quislingen gobernuaren eta Norvegian sartuak ziren alemaniarren alde egin zuen. Gerra amaiturik, traizioagatik epaitu zuten, eta, haren adina zela eta, hiru urtez (1945-1948) eritegi batean sartu. Bertan eguneroko bat idatzi zuen: ''Belarra hazten den bideetan zehar'' (1949).

1920an Literaturako Nobel Saria jaso zuen. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 7 emaitzak -- 7
Findu emaitzak
  1. 1

    Victoria / nork Hamsun, Knut 1859-1952

    Argitaratua c1973
    Libro
  2. 2

    Obras escogidas nork Hamsun, Knut 1859-1952

    Argitaratua s.f.
    Libro
  3. 3

    Hambre nork Hamsun, Knut 1859-1952

    Argitaratua 1984
    Libro
  4. 4

    Pan / nork Hamsun, Knut 1859-1952

    Argitaratua [1937]
    Libro
  5. 5

    Hambre / nork Hamsun, Knut, 1859-1952.

    Argitaratua 1999.
    Libro
  6. 6

    Fatalidad / nork Hamsun, Knut 1859-1952

    Argitaratua s/f
    Libro
  7. 7

    Pan / nork Hamsun, Knut 1859-1952

    Argitaratua [1937]
    Libro