Bilaketaren emaitzak - H. G. Wells.

Herbert George Wells

Herbert George Wells (1866ko irailaren 21a - 1946ko abuztuaren 13a) idazle eta filosofo britaniarra izan zen, idatzitako zientzia fikziozko eleberriengatik ezaguna, zeinaren aitzindarietako bat izan zen.

Bere lehen lanek fantasia zientifikoa, teknologiaren garaipenari buruzko deskripzio profetikoak eta XX. mendeko gerren krudeltasuna izan zituen gaitzat: “Denboraren Makina” (1895), zientzia, abentura eta politika nahasten ziren bere lehen eleberria, arrakasta bat izan zen, “Gizon Ikusezina” (1897), “Munduen Gerra” (1898), “The First Man in the Moon” (1901). Film asko egin dira lan hauek oinarri hartuta.

Garaiko errealitate soziologikoaz ere arduratu zen, batez ere erdi mailako klasearenean, marjinatuen eskubideak defendatuz eta “Love and Mr. Lewisham” (1900), “Kipps, the Story of a Simple Soul” (1905) eta “Mr. Polly” (1910) bezalako eleberrietan humorez eta errukiz isladatu zuen garaiko hipokresiaren aurka eginez.

Bere zenbait liburu itzuli dira euskarara. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1
Findu emaitzak
  1. 1

    Miss Waters : roman / nork H. G. Wells.

    Argitaratua 1906.
    Libro