Bilaketaren emaitzak - Grierson, Cecilia.
Cecilia Grierson
Cecilia Grierson (Buenos Aires, 1859ko azaroaren 22a - ''ibid.'', 1934ko apirilaren 10a) irakaslea, filantropoa eta Argentinako lehen emakume medikua izan zen . Etorkin eskoziarreko familiaren alaba izan zen, sei anai-arreben artean nagusiena zen. Bere haurtzaroa familiako zelaietan igaro zuen, Uruguain.Nerabea zenean irakasle gisa haritu izan behar zuen bere familiari laguntzeko; geroago lanbide horretako titulua lortu zuen. Gero bere lagunaren gaixotasuna piztu zuen medikua izateko bokazioa. Emakumea izan arren lanbidea jardutea lortu zuen. Obstetra eta anestesiologoa aritu zen, ibilbide zabal bat eta liburu bat egin zuen gaiei buruz. Ez zuen lortu kirurgilari bezala lan egitea, titulua lortu zuen lehen emakumea izan arren.
Ez zuen bere irakaskuntza zeregina inoiz utzi. Eskolak eta jarduera desberdineko heziketa establezimenduak sortu zituen. Aitzindaria izan zen ezgaitasunekiko umeen eta beste arazo batzuk tratamenduan.Irakaskuntzaren jardueratik erretiratu zenean publikoki abegi ona egin zen.
Gainera, biziki borroka egin zuen emakumearen eskubideen onarpenagatik. Nazioarteko kongresuetan parte hartu zuen eta bere indarreko jaioterriaren Kode zibilari buruzko ikerketa landu zuen, hori esker aldaketa garrantzitsua onartu zen legean, eskubide garrantzitsuak ezkondutako emakumearentzat sartu zituena.
Liburu ugari idatzi zuen eta sendagaiaren, heziketaren eta gai desberdinen gaineko beste argitalpen batzuk.
Omenaldia egin zioten bizirik zegoenean eta hilda zegoenean.Hiri argentinarretako eta eskoletako kale askok bere izena eramaten dute. Bere erretratu bat herriko emakume ospetsuei eskainitako Etxe Arrosako aretoko baten parte da eta gobernu argentinarrak zigilu bat igorri zuen bere ohorean. Wikipediatik informazioa lortu