Bilaketaren emaitzak - Goldoni, Carlo, 1707-1793
Carlo Goldoni
Carlo Goldoni (Venezia, 1707ko otsailaren 25a – Paris, 1793ko otsailaren 6a) antzerkigile eta musikagile italiarra izan zen.Komedia italiarraren sortzailetako bat izan zen: hala dio Chioggia hiriko Poli jauregian haren omenez jarritako plakak; hiri hartan bere bizitzako hainbat urte eman zituen eta bertan idatzi zuen bere operetan ezagunetako bat: ''Le baruffe chiozzotte''.
Goldoni bere garaiko antzerkigintza berrriztatzen saiatu zirenetako bat dugu. Nahiz eta zenbait lanetan ''Comedia dell’Arte'' deritzonaren arauei jarraitu, gehienetan aipatu estiloaren kontra azaldu zen eta pertsonaien eta ekintzaren ingurukoak deskribatzen dituztenak ageri lagatzen ahalegindu zen, bizi izan zueneko garaiko gaiak eta benetako pertsonak integratuz. Opera askotan Baldassare Galuppirekin jardun zuen lanean. Gerora beste musikari batzuek ere Goldoniren libretoei heldu diete: Joseph Haydn-ek edo Ermanno Wolf-Ferrarik kasu. Wikipediatik informazioa lortu