Bilaketaren emaitzak - Girri, Alberto.

Alberto Girri

Alberto Girri (Buenos Aires, 1919ko azaroaren 27a - ''Ib.'', 1991ko azaroaren 16a) argentinar olerkari, itzultzaile eta kontalaria izan zen.

Bere sorterrian egin zituen letretako ikasketak, eta idazle-lanetan murgildu zen buru-belarri. Hainbat sari eta beka eskuratu zituen, eta beka bati esker joan zen, hain zuzen ere, 1963an Estatu Batuetara bizitzera. Ingeles olerkigintzan aditua zen, eta alor horretan egin zituen itzulpen aipagarrienak, bai bakarka eta bai William Shand edo Carlos Viola Sotorekin elkarlanean. T. S. Eliot, Wallace Stevens, Edgar Lee Masters, John Donne eta Rabindranath Tagoreren obren antologiak eta bildumak eman zituen argitara. Bere olerkigintzari dagokionez, berriz, gaztelaniazko literaturaren baitan egile berrizalea izan zen; hizkuntza gordina erabili ohi zuen, hitz lauaren hurbilekoa, existentzialista eta zorrotza, zorroztasun formal handikoa eta sintetikoa. Bere lanetan existentziaren harrigarriaz eta tragikotasunaz, hitz poetikoaren eraginaz eta arrazoiaren mugez gogoeta egin zuen. Ingeleseko olerkari metafisikoen eragina, T. S. Elliotena eta bere garaiko argentinar idazleena (batez ere, Jorge Luis Borgesena) nabarmentzen da bere lanetan. 1946an eman zuen argitara lehenengo olerki-bilduma, ''Playa sola'' (''Hondartza bakartia''), eta haren ondoren idatzi zituen, besteak beste, ''Trece poemas'' (1949, ''Hamahiru olerki''), ''El tiempo que destruye'' (1951, ''Denbora suntsitzailea''), ''Escándalo y soledades'' (1952, ''Eskandalua eta bakardadeak''), ''El ojo'' (1965, ''Begia''), ''Casa de la mente'' (1968,'' Adimenaren etxea''), ''Los valores diarios'' (1970, ''Eguneroko balioak''), ''Poesía de la observación'' (1973, ''Behaketaren olerkia''). Hitz lauz idatzi zituen, ''Crónica del héroe'' (1946, ''Heroiaren kronika''), ''Un brazo de Dios'' (1966, ''Jainkoaren beso bat'') eta ''En la letra, ambigua selva'' (1972, ''Letra, oihan anbiguoa''). Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 12 emaitzak -- 12
Findu emaitzak
  1. 1

    Antología temática / nork Girri, Alberto.

    Argitaratua 1969.
    Libro
  2. 2

    Línea de la vida nork Girri, Alberto 1918-

    Argitaratua 1955
    Libro
  3. 3

    Eiegías italianas nork Girri, Alberto 1918-

    Argitaratua 1962
    Libro
  4. 4

    La condición necesaria nork Girri, Alberto 1918-

    Argitaratua 1960
    Libro
  5. 5

    Exámen de nuestra causa nork Girri, Alberto 1918-

    Argitaratua 1956
    Libro
  6. 6

    Examen de nuestra causa nork Girri, Alberto 1918

    Argitaratua 1956
    Libro
  7. 7

    La penitencia y el mérito nork Girri, Alberto 1918-

    Argitaratua 1957
    Libro
  8. 8

    La poesía nork Girri, Alberto 1918-

    Argitaratua 1983
    Libro
  9. 9

    Elegías italianas nork Girri, Alberto 1919-1991

    Argitaratua 1962
    Libro
  10. 10

    Propiedades de la magia nork Girri, Alberto 1919-1991

    Argitaratua 1959
    Libro
  11. 11

    Propiedades de la magia nork Girri, Alberto 1919-1991

    Argitaratua 1959
    Libro
  12. 12

    Collected poems / nork Shand, William 1902-1997.

    Argitaratua impresión 1985.
    Beste egile batzuk:
    Libro