Bilaketaren emaitzak - Ghelderode, Michel de, 1898-1962.
Michel de Ghelderode
Michel de Ghelderode (Ixelles, 1898ko apirilaren 3a - Schaerbeek, 1962ko apirilaren 1a) belgikar antzerkigilea izan zen.Adémar Adolphe Louis Martens jaio zen eta Michel de Ghelderode ezizena erabili zuen. Amaren espiritualtasunak eta berak jasandako gaixotasunek eragin handia izan zuten. Hogeita hamarraz geroztik izan zuen astmak pixkanaka giltzapetu egin zuen.
Antonin Artauden antzerkiari buruzko ideiak onartu zituen. Pieter Brueghel Zaharra eta Jeronimo Boscheko irudi fantastikoetan eta Flandriako kultura eta folklorean oinarritu zen. Txotxongilo antzerkiak, italiar Commedia dell'artek, James Ensorren margolan makabroek eta Georges Eekhouden eleberriek foruan jaso zituzten beste eragin batzuk.
60 antzezlan, ehun bat istorio eta arteari eta folkloreari buruzko artikuluak idatzi zituen frantsesez. Bere lehen antzezlana 1916an izan zen eta 1939tik aurrera antzerkirako idazteari utzi zion. 1946tik 1953ra Journal de Brugeserako idatzi zuen. Wikipediatik informazioa lortu