Bilaketaren emaitzak - Gerbasi, Vicente
Vicente Gerbasi
Vicente Gerbasi (Canoabo, Venezuela, 1913ko ekainaren 2a - Caracas, Venezuela, 1992ko abenduaren 28a) gaztelaniazko olerkigile eta saiakera idazlea izan zen.''Viernes'' taldeko olerkigilerik handiena izan zen (1926-1941). Gerbasiren olerkigintzaren betetasuna bi garai desberdinetan nabarmentzen da, lehenik ''Mi padre, el inmigrante'' (1945, ''Nire aita, immigrantea'') bere aitari eskainitako olerkian, eta ''Los espacios cálidos'' (1952, ''Eremu epelak'') olerki-liburuan. Bi obra horietan dago bilduta Gerbasiren obraren funtsa. Bere poesiaren ezaugarri nagusia da paisaia epel eta tropikaleko elementu txikien espiritua aditzera emateko gaitasun berezia, sentikortasun eta erlijiotasunez betea, mistikoa sarritan, gizakiaren patuaren, etorkizunaren kezka ageri dela horren guztiaren atzean. Obraren hasieran paisaia distiratsu hori agertzen da, baina berehala iluntzen da giroa eta hartzen dute protagonismoa heriotzari buruzko bertsoek. Wikipediatik informazioa lortu