Bilaketaren emaitzak - Fitzgerald, F. Scott 1896-1940

F. Scott Fitzgerald

Francis Scott Key Fitzgerald (Saint Paul, Minnesota, AEB, 1896ko irailaren 24a - Hollywood, Kalifornia, AEB, 1940ko abenduaren 21a), Scott Fitzgerald izenez ezaguna, irlandar jatorrizko estatubatuar eleberrigile, saiakeragile eta ipuin-idazlea izan zen, irlandar jatorrizkoa. eleberrigile estatubatuarra izan zen, irlandar jatorrizkoa. XX. mendeko idazle estatubatuarrik garrantzitsuenetarikotzat jotzen da. «Belaunaldi Galduaren», XIX. mendearen azken aldera jaio ziren eta Lehen Mundu Gerran heltzea egokitu zitzaien estatubatuarren bozeramaile izan zen. Gazteria eta etsipena izan ziren gehien jorratu zituen gaiak.

Jazz Aroaren” gehiegikeriak irudikatzen dituzten eleberriengatik da ezaguna; termino hori “Jazz Aroaren Istorioak” ipuin bilduman egin zuen ezagun. Bizitzan zehar, lau eleberri, lau ipuin bilduma eta 164 ipuin argitaratu zituen. 1920ko hamarkadan behin-behineko arrakasta popularra eta fortuna lortu bazuen ere, Fitzgeraldek hil ondoren bakarrik jaso zuen kritikaren onespena eta gaur egun nobelagile handienetakotzat hartzen da. Izan ere, Encyclopaedia Britannicak eta Time Magazinek inoizko hamabi eleberrigile onenen artean kokatu zuten, soilik Harper Leerekin konpartituz ohore bikoitz hori.

Saint Pauleko klase ertaineko familia batean jaioa, Fitzgerald New Yorkeko estatuan hazi zen batez ere. Princetongo Unibertsitatera joan zen, eta han Edmund Wilson literatur kritikariaren adiskide egin zuen. Chicagoko Ginevra Kingekin izandako harreman erromantiko baten porrotaren ondorioz, 1917an Estatu Batuetako Armadan sartu zen Lehen Mundu Gerran parte hartzeko. Alabaman zegoela, Zelda Sayre ezagutu zuen, Montgomeryko herrixkako klub esklusiboko kide zen hegoaldeko debutaria. Hasiera batean Fitzgeralden ezkontza proposamenari uko egin bazion ere, Zeldak berarekin ezkontzea onartu zuen “Paradisuaren alde hau” (''This Side of Paradise'') (1920) liburu arrakastatsua argitaratu zuenean. Nobela sentsazio kultural bilakatu zen, eta hamarkada hartako idazle gailenetako baten ospea eman zion.

Bere bigarren eleberriak, “Ederra eta zigortua” (''The Beautiful and Damned'')  (1922), elite kulturalera gehiago bultzatu zuen. Bere bizimodu oparoari eusteko, hainbat istorio idatzi zituen aldizkari herritarretan, hala nola “The Saturday Evening Post”, “Collier 's Weekly” eta “Esquire”. Aldi horretan, Fitzgerald Europan zehar ibili zen, eta bertan idazle eta artista modernistak ezagutu zituen, "Belaunaldi Galdua" (''Lost Generation'') , izenez ezagutzen zen atzerriratutako amerikarrak, Ernest Hemingway barne. Bere hirugarren eleberriak, “Gatsby Handia” (''The Great Gatsby'') (1925), aldeko kritikak jaso zituen oro har, baina porrot komertziala izan zen, lehen urtean 23.000 ale baino gutxiago saldu baitzituen. Nahiz eta “Gatsby handia”ren debuta apala izan, literatur kritikari batzuek "Amerikar nobelarik handiena" bezala goraipatzen dute gaur egun. Emaztearen osasun mentala hondatu eta eskizofreniaren institutu mental batean sartu ondoren, Fitzgeraldek bere azken eleberria osatu zuen, “Gaua samurra da” (''Tender is the Night'') (1934).

Zailtasun ekonomikokin, bere lanek gero eta ospe gutxiago zutelako Depresio Handiaren eraginez, Fitzgerald Hollywoodera joan zen, eta bertan gidoilari gisa arrakastarik gabeko karrera bati ekin zion. Hollywooden bizi zen bitartean, Sheilah Graham zutabegilearekin bizi izan zen, hil aurretik bere azken bikotearekin. Alkoholismoarekin luzaroan borrokatu ondoren, 1940an, 44 urterekin, edana utzi ondoren bihotzekoak jota hil zen. Bere lagun Edmund Wilsonek amaitu gabeko bosgarren eleberri bat editatu eta argitaratu zuen, “Azken handikia” (''The Last Magcoon'') (1941). Bestalde, Fitzgerald hil ondoren. 1993an, edizio berri bat argitaratu zen: "Azken handikiaren maitasuna" (''The Love of the Last Tycoon'') izenarekin, Mateo J. Bruccolik argitaratuta. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 11 emaitzak -- 11
Findu emaitzak
  1. 1

    The great Gatsby nork Fitzgerald, F. Scott 1896-1940

    Argitaratua 1994
    Libro
  2. 2

    El gran Gatsby nork Fitzgerald, F. Scott 1896-1940

    Argitaratua 1984
    Libro
  3. 3

    Moriría por ti y otros cuentos perdidos nork Fitzgerald, F. Scott 1896-1940

    Argitaratua ©2018
    Libro
  4. 4

    Más acá del paraíso / nork Fitzgerald, F. Scott 1896-1940

    Argitaratua 1954
    Libro
  5. 5

    Algunas historias de la era del jazz / nork Fitzgerald, F. Scott 1896-1940

    Argitaratua 1994
    Libro
  6. 6

    El gran Gatsby / nork Fitzgerald, F. Scott 1896-1940

    Argitaratua 1984
    Libro
  7. 7

    Los malditos y los bellos / nork Fitzgerald, F. Scott 1896-1940

    Argitaratua 1973
    Libro
  8. 8

    El gran Gatsby / nork Fitzgerald, F. Scott 1896-1940

    Libro
  9. 9

    El gran Gatsby / nork Fitzgerald, F. Scott, 1896-1940.

    Argitaratua 1984.
    Libro
  10. 10

    Hermosos y malditos / nork Fitzgerald, F. Scott, 1896-1940.

    Argitaratua 1981.
    Libro
  11. 11

    El gran Gatsby / nork Fitzgerald, F. Scott, 1896-1940.

    Argitaratua 1946.
    Libro