Bilaketaren emaitzak - Eyzaguirre, Jaime

Jaime Eyzaguirre

Jaime Miguel Eyzaguirre Gutiérrez (Santiago, 1908ko abenduaren 21ibid., 1968ko irailaren 17a) historialari, legelari eta akademiko txiletarra izan zen, bere herrialdeko korronte historiografiko katolikoaren eta hispanismoaren ordezkari nagusia. XX. mendeko kontserbadurismoaren intelektual garrantzitsuenetakotzat hartzen da, eta Alberto Edwards eta Francisco Antonio Encinarekin batera garai hrretan irakurri eta eragin handieneko hiru historialarietako bat izan zen.

Akademiko gisa, ''Finis Terrae'' (1954-1965) aldizkaria zuzendu zuen, Txileko Unibertsitate Katoliko Pontifikalaeko organo ofiziala; ''Txileko Historiaren Akademiaren Buletina''; eta azkenik, ''Historia'', nazio mailan gai honi buruzko aldizkari zientifikorik garrantzitsuena. Txileko Unibertsitate Katolikoko Historia Institutuaren eta Txileko Akademia Diplomatikoaren sortzailea ere izan zen. 1940ko hamarkadatik aurrera, Txileko historiaren interpretazio lan zabala egiten hasi zen , espainiar tradizionalismo politikotik eratorritako jarrera katoliko kontserbadore batetik.

1934 eta 1954 artean Txilen ideia kontserbadoreen defentsari dagokionez argitalpen garrantzitsuena zuzendu zuen, ''Estudios'' aldizkaria. Ideologia korporatista, nazionalista eta katoliko sutsu batekin, bere kolaboratzaileen artean garaiko intelektual garrantzitsuak zeuden, horien artean Mario Góngora historialaria, Osvaldo Lira filosofoa eta Julio Philippi Izquierdo zuzenbide irakaslea nabarmentzen dira. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2
Findu emaitzak
  1. 1

    Historia de Chile : génesis de la nacionalidad nork Eyzaguirre, Jaime

    Argitaratua 1965
    Libro
  2. 2

    Ventura de Pedro de Valdivia / nork Eyzaguirre, Jaime 1908

    Argitaratua 1946
    Libro