Bilaketaren emaitzak - Everest.
Everest
Everest mendia, Himalaia mendikatearen barruan, munduko gailurrik garaiena da, 8.848,86 m. Nepal eta Tibet arteko mugan dago. Nepaleraz Sagarmatha deitzen da gailurra, eta tibeteraz Chomolungma edo Qomolangma, nondik baitator txinerazko izena, Zhūmùlǎngmǎ Fēng. «Everest» izena Andrew Waugh britainiar topografoak eman zion, bere aurretik Indiako lur neurtzaile nagusi izandako George Everest galestarraren omenez.Everest mendiak eskalatzaile ugari erakartzen ditu, tartean eskarmentu handiko mendizaleak. Mendia eskalatzeko bi bide nagusi daude: bata Nepalen, hego-ekialdetik gailurrera doana, ibilbide estandartzat hartzen dena; eta bestea Tibeten, iparraldetik abiatzen dena. Ibilbide estandarrean eskalada teknikaren aldetik erronka handirik ez izan arren, Everestek arrisku asko ditu, hala nola garaiera gaitza, eguraldi txarra edo haize bortitza, elur jausiak edo Khumbuko glaziarra. ezkerrera|thumb|Everest mendia, 3Dn. Wikipediatik informazioa lortu