Félix Dupanloup (Saint-Félix, Savoia, 1802ko urtarrilaren 3a - Lacombe gaztelua, Savoia, 1878ko urriaren 11) frantses prelatua izan zen. Frantziako Akademiako kidea eta Orléansko apezpikua, alderdi katoliko-liberaleko burua izan zen Bigarren Inperioaren garaian. Diputatu izendatu zuten 1871. urtean, eta senatari hautatu zuten bost urte geroago. Pedagogiari eta kristau-ikasbideari buruzko obrak eman zituen argitara.
Wikipediatik informazioa lortu