Bilaketaren emaitzak - Donoso Cortés, Juan.
Juan Donoso Cortés
Juan Donoso Cortés (Izengoitia: ''Valdegamasko markesa''; Valle de la Serena, Badajoz, 1809ko maiatzaren 6a - Paris, 1853ko maiatzaren 3a) espainiar idazle eta politikaria izan zen.Sevillan egin zituen zuzenbide-ikasketak. Joera liberal-kontserbadoreko legelaria zela erakutsi zuen 1832an idatziriko ''Memoria sobre la monarquía'' obran. Kargu publikoak izan ondoren, Maria Kristina erreginarekin erbesteratu zen Parisera (1840-1843). Espartero aginpidetik bota zutenean, Espainiara itzuli eta diputatu hautatu zuten (1843).
''Real Academia de la Lengua'' erakundeko kide izan zen 1848az geroztik; oso ospetsu bihurtu zen sarrera-ekitaldian egin zuen hitzaldia (''Discurso sobre la Biblia''). 1848ko Iraultzaz geroztik liberalismoaren aurka borrokatu zen buru-belarri, eta eskuin-muturrekoen aldeko sutsu bihurtu zen. Enbaxadore izan zen Berlinen (1849-1850) eta Parisen (1851). Haren ''Ensayo sobre el catolicismo, el liberalismo y el socialismo'' saiakerak (1851) eragin handia izan zuen Espainiako eta Alemaniako eskuin-muturreko kideengan. Wikipediatik informazioa lortu