Bilaketaren emaitzak - Dante Alighieri, 1265-1321.

Dante Alighieri

Dante Alighieri, jaiotzako izen-deiturez Durante degli Alighieri (Florentzia, 1265eko maiatzaren 14a? - Ravenna, 1321eko irailaren 14a?) poeta, prosalari, literaturako teorialari, moralaren filosofo eta pentsalari politikoa izan zen. ''La divina commedia'' (''Jainkotiar komedia'') haren lan nagusia da, 1308 eta 1321 artean idatzia. Poema handi horretan, lurreko zorionaren eta beste munduko loriaren eske ageri da gizateria osoa. Gizonaren ikuspegi teologiko eta dramatikoa eskaintzen duen epopeia hori Europako literaturako obra garrantzitsuenetakoa da.

Florentziako administrazio lanetan hartu zuen parte guelfo zurien aldean, eta hainbat zeregin diplomatiko egin zuen Bonifazio VIII.a aita santuaren aurrean. Azkenean, guelfo beltzek batere kargurik gabe utzi eta erbestera egotzi zuten bizitza guztiko. Azken urteak Veronan, Luccan eta Ravennan eman zituen.

Dantek ''De Monarchia''n (1310-1314), latinez idatzi zuen obran, argitaratu zituen bere kezka politikoak: munduko aginpidea eta izpirituarena bereizi behar zirela aldarrikatu zuen, giza ekintza guztiek ondasun morala izan behar dutela argudiatuz. Kultura eskolastikoan hezitako gizona izaki, zuhurtziari, ezaguera eta arrazoiari buruzko ikusmoldea azaldu zuen ''Il Convivio'' (1307, «Oturuntza») italieraz idatzi zuen filosofia lanean. Hizkuntzaz kezkatuta, Italiako herrialde guztietarako literatura hizkuntza batua aldarrikatu zuen, latinez idatzi zuen ''De vulgari eloquentia'' obran azalduriko teoriei jarraituz (1303-1304). Latinaren eta latin hizkuntzen arteko harreman historikoez arduratu zen lehenetarikoa izan zen. Filosofia eta moralismo ukituz beteak ageri dira, bestalde, Danteren poesia ugariak. Bederatzi urte zituela ezagutu eta hemezortzi urterekin berriz aurkitu zuen Beatricek inspiratu zizkion ''Canzoniere'' izeneko sonetoak, bultzatu zuen ''dolce stil nuovo'' haren erakusgarri bikainak. ''La Vita Nuova'' poema bildumak (1283-1293) guztiz mistiko bihurtu zen amodio hari buruzko lirismo aberats eta irudimenezkoa eskaintzen du (Beatricez «beste inorengatik inoiz esan ez dena» esateko).

Baina, garrantzizkoak izanagatik ere, Danteren beste ezein obrak ez dio ''Divina Commedia'' (1307-1321) epopeia mistiko handiari itzalik egiten. Olerki epiko hau hiru zatitan banatuta dago (infernua, garbitokia eta paradisua). Lan honen gaia Dantek berak, Virgilio eta Beatriceren laguntzaz, heriotzaren ondoko lurraldera egindako bidaia da. Virgiliok infernuan eta garbitokian zehar gidatu zuen Dante, jentila zenez paradisuan ezin baitzen sartu. Paradisuan Beatrice izan zuen lagun. Leku bakoitzean goranzko bidea egiten du Dantek. Deskribapen zehatzak erabili zituen infernuko sufrimendua, garbitokiko bekatu garbitzeak eta paradisuko zoriontasuna adierazteko. Wikipediatik informazioa lortu
Findu emaitzak
  1. 1

    La divina commedia nork Dante Alighieri 1265-1321

    Argitaratua [1960]
    Libro
  2. 2

    Miguel Amado canto tercero del infierno nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Argitaratua 1946
    Libro
  3. 3

    Miguel Amado canto tercero del infierno nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Argitaratua 1946
    Libro
  4. 4

    La divina comedia : Dante Alighieri nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Argitaratua 1972
    Libro
  5. 5

    La divina comedia / nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Argitaratua 1946
    Libro
  6. 6

    La divina comedia : Dante Alighieri nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Libro
  7. 7

    La divina comedia : Dante Alighieri nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Argitaratua 1972
    Libro
  8. 8

    Comedia nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Argitaratua 1981
    Libro
  9. 9

    La divina comedia / nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Argitaratua 1972
    Libro
  10. 10

    La divina comedia / nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Argitaratua 1949
    Libro
  11. 11

    La divina comedia : Dante Alighieri nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Argitaratua 1970
    Libro
  12. 12

    La divina comedia : Dante Alighieri nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Argitaratua 1977
    Libro
  13. 13

    La divina comedia / nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Argitaratua 2004
    Libro
  14. 14

    La divina comedia / nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Argitaratua 1945
    Libro
  15. 15

    La divina comedia / nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Argitaratua 1972
    Libro
  16. 16

    La vida nueva / nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Argitaratua 1882
    Libro
  17. 17

    De la monarquía / nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Argitaratua 1966
    Libro
  18. 18

    La divina comedia / nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Argitaratua 1940
    Libro
  19. 19

    La vida nueva / nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Argitaratua 1912
    Libro
  20. 20

    La divina comedia (1a. parte) / nork Dante Alighieri, 1265-1321.

    Argitaratua 1997.
    Libro