Bilaketaren emaitzak - Chase, James Hadley 1906-1985
James Hadley Chase
René Lodge Brabazon Raymond, James Hadley Chase ezizenez (Londres, 1906ko abenduaren 24a - Corseaux, 1985ko otsailaren 6a) ingeles idazlea izan zen. James L. Docherty, Raymond Marshall, R. Raymond eta Ambrose Grant ezizenak ere erabili zituen.18 urterekin etxetik alde egin zuen. Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen RAFeko kide gisa. 1956an Frantziara joan zen familiarekin bizitzera eta 1969an Suitzan kokatu zen.
Thriller-idazle ezagunenetako bat izan zen. Laurogeita hamar eleberri idatzi zituen eta horietako berrogeita hamar film gisa filmatu ziren. Wikipediatik informazioa lortu